MINTZAI PROIEKTUA

Castellano

Demostrazioak

  • Mintzai-live demoaren bideoa (prestatzen ari gara): Proiektuan zehar garatutako hizketatik testurako itzulpen automatikoaren demoa.

  • Zuzeneko demoa: Demoa eskuragarri dago snlt.vicomtech.org/mintzai-live helbidean. Jar zaitez gurekin harremanetan sistemarako sarbidea eskuratzeko (tetchegoyhen arroba vicomtech punto org).

Hizketaren itzulpen automatikoaren adibideak

MINTZAI proiektuak hizketatik testurako itzulpen automatikoa (ST) eta hizketatik hizketarako itzulpen automatikoa (S2S) ikertzen ditu.
Garatutako sistemak eta osagaiak sare neuronal artifizialetan eta Deep Learningen metodoetan oinarritzen dira.
Proiektuaren esparruan, bi eredu mota garatu dira:

  • Teilakatuta (CAS):

    • Jatorrizko audioa automatikoki transkribatzen da ahotsa automatikoki ezagutzeko sistemen bidez (ASR)

    • Sortutako transkripzioak itzulpen automatikorako tresnen (MT) bitartez itzultzen dira xede hizkuntzara

    • Hizketatik hizketara itzulpen testuinguru batean, itzulpen automatikoak xede hizkuntzako hizketa bihurtzen dira hizketa sortzeko sistemen bidez (TTS)

  • Muturretik muturrera (E2E):

    • Jatorrizko audioa xede hizkuntzara itzultzen, sare neuronal bakar baten bitartez

    • E2E sistemek automatikoki itzul dezakete hizketatik testura edo hizketatik hizketara teilakatutako sistemen bitarteko urratsik gabe

Hona hemen sistema mota bakoitzak sortutako itzulpenen adibideak:

  • 1.Adibidea: Sarrerako audioa

    • ST-CAS: Me comprometo a intentar superar los retos porque nuestra prioridad es salir de la crisis garantizando la cohesión social y fijando la vía del futuro económico de Euskadi.

    • ST-E2E: Lo que vamos a hacer es ratificar lo que vamos a hacer, eso es lo que nos parece una prioridad: Garantizar la cohesión social, la equidad, la justicia social, la solidaridad y el futuro de Euskadi.

    • Giza erreferentzia: Prometo que nos esforzaremos en superar los retos, porque esa es nuestra prioridad: salir de la crisis, garantizando la cohesión social y marcando el camino del futuro económico de Euskadi.

  • 2.Adibidea: Sarrerako audioa

    • ST-CAS: Por lo tanto, lo urgente es tomar medidas efectivas en este ámbito.

    • ST-E2E: Por lo tanto, es imprescindible tomar medidas más efectivas en este ámbito.

    • Giza erreferentzia: Por lo tanto, es necesario tomar medidas eficaces en ese sentido.