MINTZAI PROIEKTUA

Castellano
Deep_learning-a

MINTZAI proiektuak 21 hilabeteko iraupena du, 2019ko apirilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra. Hauek dira proiektuaren fase nagusiak:

  • 1. fasea: Kontzeptualizazioa eta eskakizunak zehaztea. Fase honetan, proiektuaren irismena finkatuko da; horretarako, garatuko diren prototipoak non aplika litezkeen definituko da, eta zer eskakizun izango dituzten zehaztuko.
  • 2. fasea: Ikerketa eta garapena. Fase honetan, ezagutza berria eskuratzeko eta aplikatzeko lanak egingo dira, hizketaren itzulpen automatiko neuronaleko prototipoak garatuz.
  • 3. fasea: Baliozkotzea eta zabalkundea. Fase honetan, 1. fasean zehaztutako eskakizunak oinarri harturik 2. fasean garatutako prototipoak baliozkotuko dira, eta emaitzak zabaltzeko eta balizko ustiapenerako zereginei ekingo zaie.

Proiektuaren jarduerak ageri dira jarraian, lan-paketeka multzokatutako zereginen bitartez zehaztuta.

  • 1LP: PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA LP honen helburua da proiektuari tresna eraginkor bat jartzea bazkideak eta zereginak koordinatzeko, bermatuko duena garaiz egitea proiektuaren kudeaketa tekniko eta ekonomiko-administratiborako egin beharreko zeregin guztiak. Halaber, LP honi dagokio proiektua eskarian aurreikusitako baldintza tekniko eta ekonomikoen arabera gauza dadin lortzea eta hura dokumentu bidez egiaztatzea onartutako laguntza eskuratzeko; horretarako, proiektuaren jarduerak kontrolatu beharko dira, eta arriskuak, desbideratzeak, aukerak eta birplanifikazio-premiak identifikatu.
  • 2LP: BALDINTZAK ETA BALIABIDEAK. Lan-pakete honen helburua hau da: zehaztea eta prestatzea 3LP, 4LP eta 5LP lan-paketeak martxan jartzeko behar diren baldintzak eta baliabideak.
  • 3LP: ITZULPEN NEURONALEKO SISTEMA KATEATUAK. Lan multzo honen helburua hizkeraren itzulpen neuronaleko osagai eta sistema kateatuak ikertzea eta garatzea da. Lan multzoak osagai indibidualen garapena eta horiek ahots-testua eta ahots-ahotsa hizkuntzako itzulpen-sistema oso batean kateatzea barne hartzen ditu.
  • 4LP: E2E ITZULPEN NEURONALEKO SISTEMAK. Lan multzo honen helburu nagusia E2E hizkeraren itzulpen neuronaleko osagaiak eta sistemak ikertzea eta garatzea da. Lan multzoaren barruan sartzen da E2E ahots-testua eta ahots-ahotsa sistemak garatzea, baita kateatzearen bidezko ahots-ahotsa itzulpen-sistema hibrido bat ere, E2E ahots-testua sistemak eta ahotsa sintetizatzeko sistemak barne.
  • 5LP: EMAITZAK BALIOESTEA. Lan-pakete honen helburua proiektuaren emaitzak balioestea da. Atal hauek ditu: balioespen-prozesua diseinatzea, probak egiteko datuak prestatzea, eta 3LPan eta 4LPan garatutako sistemen kalitatea ebaluatzea.
  • 6LP: EMAITZAK ZABALTZEA, TRANSFERITZEA ETA USTIATZEA. Lan-pakete honen helburua da emaitzak maila akademiko eta industrialean zabaltzea eta ustiatzea. Lehen kasuan, ikerketa-zentroak arduratuko dira hori egiteaz; bigarren kasuan, berriz, enpresetako I+Gko unitateak. Lan-pakete honen helburu nagusia da aztertzea zer eragin duen proiektuak industrian, Ametzagaiña eta ISEAra elkartutako enpresei egindako emaitzen transferentziaren bidez eta ustiapen komertzialaren aurreikuspenen lehen analisi baten bidez.