MINTZAI PROIEKTUA

Castellano
Deep_learning-a

MINTZAI ikerketa-proiektu bat da, zeinaren helburua baita deskribatutako erronkei aurre egitea eta Euskadik hizkuntza-teknologietan erreferentzia-puntu gisa duen posizionamendua sendotzen laguntzea.

Hau da proiektuaren helburu nagusia:

E2E ikaskuntza sakoneko metodoetan oinarritutako hizketaren itzulpen automatikoko sistemen ikerketa, garapena eta balioestea

Proiektuaren helburu nagusia helburu zientifiko-teknologiko hauetan banatuta dago:

  1. E2E ahots-ahotsa eta ahots-testua itzultzen automatikoko metodoak eta sistemak ikertzea eta garatzea.
  2. Ahots-ahotsa eta ahots-testua kateatutako itzulpen automatikoko osagaien eta sistemen ikerketa eta garapena.
  3. Euskara-gaztelania hizkeraren itzulpenerako datuak bildu, sortu eta prestatzea.
  4. Garatutako sistemen ebaluazioa, automatikoa eta eskuzkoa.

Era berean, helburu hauek ezarri dira proiektuaren irismenari eta inpaktuari dagokienez:

  1. Ahots-ahotsa sistemen kasu pilotu baten definizioa euskara-gaztelania parerako.
  2. Ahots-testua sistemen kasu pilotu baten definizioa euskara-gaztelania parerako.
  3. Prototipoak balioestea artearen egoerari dagokionez, amaierako E2E hizkeraren itzulpen automatikoko sistemen kalitatearen ikuspegitik.
  4. Proiektuaren emaitzen zabalkunde akademikoa nazioarteko konferentzietan.
  5. Emaitzak industriara transferitzea eta ustiapen komertzialerako aukerak aztertzea.

Helburu horiek lortzeko, partzuergo indartsu bat du atzean MINTZAI, esperientzia handia duena hizkuntza-teknologietan eta erreferentzia bihurtu nahi duena arlo horretan. Proiektu estrategikoa da parte hartzen duten erakunde guztientzat eta MondragonLingua, EITB eta Argiarentzat.